Jakiak bertan prestatzen dira, produktu freskoekin

Elikagaiak egunero jasotzen ditugu eta gure sukaldariak egunero prestatzen ditu. Nagusiki, produktu ekologikoak dira eta gure hornitzaileak bertakoak dira. Etxean bezala bazkaltzea eta produktu freskoekin, oso garrantzitsua da txikienentzako elikadurarako. Denok elkarrekin bazkaltzeak bizikidetza garatzen du eta elikatzen eta higienea ikasten dute bazkaltzeko garaian.

Egunero ematen dugu eskolako menuaren berri gurasoek arau berberak jarraitu ahal ditzaten seme-alabak elikatzeko garaian eta elikadura anitza eta orekatua eman dakien.

Menuak ume bakoitzaren behar sanitarioetara egokitzen ditugu, elikagai ekarpen egokia bermatuz (intolerantziak, alergiak eta abar)


Ordutegi zabala lana kontziliatzeko

Anaka Haur Eskola irekita dago goizeko 7:00etatik 20:00etara (arratsaldean talderen bat baldin badago) eta urte osoan zehar dago irekita, jaiegunetan eta zaindarien omenezko jaietan izan ezik..

ESKOLA EGUTEGIA


Web kamerak (eremu pribaturako esteka)

Gurasoen lasaitasuna ezinbestekoa da; horretarako, sarbide pribatuko web kamera batzuk dauzkagu. Gurasoek zuen ume txikiei begiratu ahal diezue eskolan dauden bitartean.

SARTU (bakarrik erregistratutako erabiltzaileak)


Frantzian eskolatutako umeentzako zerbitzua

Frantzian eskolatutako umeentzako ordutegi bereziak eskaintzen ditugu, oporraldietarako.


Ludoteka

Familiaren kontziliazioaren dinamikari jarraiki, ludoteka zerbitzua eskaintzen du Anaka Haur Eskola k 2 eta 7 urte bitarteko haurrentzat.

Jar zaitez gurekin harremanetan gure ordutegiak kontsultatzeko (eskaeraren araberakoak dira).


Gurasoentzako eskola / gurasoentzako tailerrak

Irakasleen eta txikien gurasoen arteko komunikazioa ezinbestekoa da. Oinarrizkoa eta beharrezkoa da elkarreraginak gurasoekin batera ere egitea, horregatik daukagu gurasoen eskola bat, zeinak hainbat tailer, jarduera eta bilera egiten dituen hain zuzen ere elkarreragin horiek etxeko txikiekin bultzatu ahal izateko.

Galde ezazu gure tailerrez edo erne egon gure gizarte sareekin.


Eskola-laguntza eta aholkularitza psikopedagogikoa

Eskola- laguntza zerbitzua eskaintzen dugu zereginak egin ditzaten eta indarra jartzeko hainbat gaietan.

Jakin ezazu zeintzuk diren gure ordutegiak.


Umezain zerbitzua

Guraso zaretenontzako denbora edukitzea ere garrantzitsua delako, edo bilera bat duzuelako eta ez duzuelako zuen txikiak nork zaindu. Anaka Haur Eskolak umezain zerbitzua eskaintzen du, esperientzia duten profesionalek osatua.

Jar zaitez gurekin harremanetan