LARRAITZ OLAIZOLA

Zentroko arduraduna

“Handia naiz” 2 eta 3 urte bitartekoen gelako tutorea

Haur Hezkuntzako Teknikaria. Animatzaile soziokulturala. Lehen Sorospenak eta erizaintzako Zaintza Osagarriak ikasketak. Elikagaiak manipulatzeko ziurtagiriduna.

Euskara: C1 maila

5 urteko esperientzia haurrekin eta boluntarioa eskola-laguntzako hainbat taldetan, ikastola batzuetan. Eta esperientzia erizaintzan.

Lankideak definituz: Bere maitasunarekin eta adietasunarekin haurren egunak harrigarriak bihurtzen ditu. Buru-belarri aritzen da egunero.


AYALA PEREZ

“Esploratzaileak” 1 eta 2 urte bitartekoen gelako tutorea

Haur Hezkuntzako Goi-mailako Teknikaria. Lehen Sorospenak. Aisialdiko monitore titulua. Elikagaiak manipulatzeko ziurtagiriduna.

Euskara: Habe 2 maila.

10 urtez Anaka Haur Eskolako taldeko partaidea eta aurretiko esperientzia hainbat zentrotan.

Lankideak definituz: Gure txikien bigarren amatxoa; maitekorra, ulerkorra eta goxoa.


LEIRE ORTIZ

“Etxean” 0 -1 urte bitartekoen gelako tutorea

Haur Hezkuntzako Goi-mailako Teknikaria. Lehen Sorospenak. Elikagaiak manipulatzeko ziurtagiriduna.

Euskara: B2 maila.

9 urtez Anaka Haur Eskolako taldeko partaidea eta aurretiko esperientzia hainbat zentrotan.

Lankideak definituz: Haurrak ez dira inoiz aspertzen bere ondoan; gogotsua, dibertigarria eta alaia.


AIORA MITXELENA

"Esploratzaileak" 1 eta 2 urte bitartekoen gela.

Pedagogian lizentziatua. Gizarte Hezkuntza diplomatia. Haur Hezkuntzan graduatua.

Euskara: C1 maila

Esperientzia handia begirale bezala, eskola kirolean, kanpamenduetan eta euskal dantzako irakasle bezala.

Anaka Haur Eskolarekin 2 urte darama kolaboratzen.

Lankideak definituz:.


ANA CALZADO

Sukaldaria.

Bere lana eguneroko janari freskoa ona eta osasuntsua egitea da.

Lankideak definituz: alaia eta irekia, haurrekin noizbehinkako harremana izaten du, hauei maitasuna eta gozotasuna emanez.