Eskola Homologatua

Eusko Jaurlaritzak baimendutako eskola da Anaka Haur Eskola 013420 kodearekin. Aenor Kalitate Ziurtagiria du ISO 9001 arauaren arabera, ER-0403/2001 erregistro zenbakiarekin eta xede honekin: “0 eta 3 urte arteko umeentzako laguntza eta hezkuntza zerbitzua diseinatzea, garatzea eta ematea, eta Jangela Zerbitzua; jakiak bertan prestatzen dira”.

Guraso zaretenontzako denbora edukitzea ere garrantzitsua delako, edo bilera bat duzuelako eta ez duzuelako zuen txikiak nork zaindu. Anaka Haur Eskolak umezain zerbitzua eskaintzen du, esperientzia duten profesionalek osatua.

 


“Etxean” 0 eta 1 urte bitarteko gela

Umeen beharrak betetzeko gela egokia da eta aparte dago beste gela eroso bat siesta egiteko. Gela horretako jolas materiala eta material didaktikoa egokituta dago adin horietarako, esperimentatzeko eta ikasteko.

 

 


“Esploratzaileak” 1 eta 2 urte bitarteko gela

Gelak argi naturala eta kanpoko patioetarako leihoak ditu. Gune zabalak ditu inguruan dutena deskubritu ahal izateko eta askatasun osoz mugitzeko. Gelak aulki berezia du esperimentazio jarduera puntualak egiteko.


“Handia naiz” 2 eta 3 urte bitarteko gela

Leiho zabalak eta argi naturala duen gela da. Guneak bereizita daude beraien artean jarduera desberdinak egiteko, eta altzariak ere bereziak dira umeek autonomo izaten ikas dezaten. Gainera, gure eskolako zaharrenek erlaxatzeko eta irakurtzeko txoko bat dute, toki bakoitza ekintza batekin bereizteko.


Psikomotrizitate gela

Gune egoki bat da umeek eta helduok ere adierazi ahal izan dezagun mugimenduaren bidez. Horrela, txikienek beraien gaitasun motorrak deskubritu eta beraien gorputza eta ahalmenak ezagutu ahalko dituzte.


Patioak

Hiru patio dauzkagu jardueretara eta adinetara egokituta (bat gela bakoitzeko). Gune bakoitza egokituta dago jostatu eta aire zabaleko jarduerak egin ahal izateko, gure gorputzarekin eta bere mugimenduarekin esperimentatzeko.

Urtaro bakoitza aprobetxatzen dugu esperientzia bat izan dadila barrutitik ateratzeko beharrik gabe. Udazkenean hostoekin esperimentatzen dugu, neguan elurrarekin eta udan, eguzkiarekin! Gainera ur epeleko igerilekuak dauzkagu urarekin disfrutatzeko udako egun beroetan.