Gure helburu nagusia umea maitatua sentitzea, eta segurua sentitzea eta bere behar indibidualei arreta eman zaiela, hori guztia ikaskuntzarako esperimentazioaren bidez.

Duela hamar urte ateak ireki genituen Mendibil Pedagogia Elkartearen babesarekin. Elkarteak etengabeko prestakuntza eskaintzen digu hezkuntzak berekin dakartzan aldaketetara egokitzeko.

Gure metodologia diziplina anitzekoa da, europar hainbat metodologia fusionatuz, hala nola Montessori, Emmi Pickler, Reggio Emilio eta Doman. Irakasleak gidariak dira, umeen hazkuntzarako behatzaile hutsak. Sentimendu eta balioak esploratzen laguntzen diegu, baita horiek kontrolatzen eta identifikatzen ere, bai maila indibidualean bai taldean.

Esperimentazioak berebiziko garrantzia du eguneroko trebetasunak garatzeko: autonomia, hautatzeko ahalmena, borondatearen garapena eta ekimenak dira gure metodologiaren giltzarria.

 

 

 

Sozializazioa alde batetik, eta naturarekiko zein ingurunearekiko lotura direla eta umeak pixkanaka ezagutuko dituen sentimenduak deskubrituko ditu eta horretarako, hainbat irteera egiten ditugu gure instalazioetatik kanpo.

Gainera, hiriko baratze bat daukagu eskolaren barruan egunero kontsumitzen dituzten elikagaiekin erlazionatu ahal izan daitezen

 

Gure proiektuaren barruan beste hizkuntza bat sartzea bultzatzen ari gara, horregatik baditugu ingeles eta frantses irakasleak. Badakigu beste hizkuntza batekin hasteak berebiziko garrantzia duela bizitzaren lehenengo urteetan, geroagoko ikaskuntzarako bitartekoak eskainiko dizkielako horrek.

Musikari ere garrantzia handia ematen diogu; izan ere, musikarekiko harremana bultzatuz, belarria garatzen dute eta soinuak bereizten dituzte, eta musika-tresna guztiak bereizten ikasten dute.