Otra semana más os dejamos a continuación los mejores planes para poder hacer con los más pequeños de la casa.

Sábado 26 de enero

Música en familia en Txispum.

Más información aquí

 

Cuentacuentos en inglés en la Biblioteca de Irún

El próximo sábado 26 se celebra un cuentacuentos en inglés en la biblioteca de Irún a partir de las 11:00 de la mañana. 

Para más información, haz click aquí.

 

Fuente: www.txikisdelbidasoa.com

 

A continuación, os traemos los mejores planes para hacer con los peques de la casa este fin de semana:

Sábado 19 de enero

"Xocolat" - Teatro familiar en el  Centro Cultural Amaia de Irún.

Para más información y venta de entradas aquí.

 

Resultado de imagen de xocolat teatro

 

Baile Porteo en Txispum

¿Has probado alguna vez a bailar con tu bebe en la mochila? Txispum os ofrece la posibilidad de dar una clase de baile con los más pequeños de la clase. Si te interesa haz click aquí.

 

Fuente: http://www.txikisdelbidasoa.com/

Nik egin dezaket!

 

      Umeengan, ulertuak, animatuak eta errespetatuak sentitzen direnean agertzen da bere buruarekiko konfiantza. Eta lortutako lorpenetan oinarrituta garatzen dute beren konfiantza, txikiak izan edo handiak izan.

      Konfiantza gutako bakoitzaren sakonenean dago, eta pertsona bakoitzak bere nortasunaren arabera bizi du sentipena. Horregatik, umeengan konfiantza ona sendotzen laguntzea oso balio garrantzitsua da, eta eten gabe elikatu behar da, maitagarritasunez eta ulerpenez.

      Helduetan nahiz umeetan, nork bere buruarekin konfiantza izateak hunkiezintasuna ematen digu eguneroko arazoie aurre egiteko eta norberaren arrakasta eta ongizatea lortzeko. Bizitzak eskaintzen dituen aldaketei aurre egiteko gaitasuna ere garatzen da, esaterako, haurtzaindegia aldatzerakoen edo lagun berriak ezagutzerakoan.

      Baina konfiantza oso hauskorra da, eta oso erraz gal daiteke. Horregatik, oso garrantzitsua da beren konfiantza sustatzeko eta handitzeko aukera eskaintzea: adibidez, beste balio batzuetarantz gidatuz puntuak gehitzeko, hala nola, elkarlana, errespetua, tolerantzia, ardura, zintzotasuna eta enpatia.

      Berezkoa denez, guraso guztioak nahi dugu gure seme-alabengan sustatzea nahi duen guztia egiteko gai den jarrera. Modu ona da horrela beraiek erronka beriak ausardiaz onar ditzaten lortzeko eta bere buruan konfiantza izan dezaten.

      Gainera, oso garrantzitsua da akatsak egiteko aukera ematea eta laguntza ematea gauzak egiteko animoa gal ez dezaten.

      Umeen gaian espezializatutako psikologo eta pedagogo batzuek jarraibide batzuk aholkatzen dituzte gure seme-alaberi modu egokian lagundu ahal izateko. Ondoren, begiradatxo bat eman dezakezue:

 

  1. Zintzoak izatea eta egia esatea, min egiten badu ere.
  2. Malgutasuna eta tolerantzia ikastea.
  3. Pentsamenduetan eta sentimenduetan espontaneoak izaten laguntzea.
  4. Mugak jartzea, hartu beharreko bide zuzena zein den jakin dezaten.
  5. Besteekiko eta norberarekiko errespetua irakastea.
  6. Elkarrizketa sustatzea.
  7. Eguneroko erronkei bakarri aurre egiten uztea eta erronka berriak proposatzea.
  8. Beren autonomia garatzea eta haiengan sinestea.

      Horretaz gainera, oso garrantzitsua da jakitea zein den une egokia praktika horietan ahalengintzeko. Presio gutxieneko uneak (guraso askoren kasuan, asteburuan izan ohi da), denbora gehien edukitzean; horiek dira ikasteko une ezin hobeak. Beraz, aprobetxatu une horiek, zuen seme-alabak autoestimu ona eta, horrela, beren buruarekiko konfiantza garatzeko jarraibideak praktikatzeko.

      Umeek, zerbait lortzen dutenean, trebe eta gai direlako irudia dute bere buruarekiko, eta konfiantza handia lortzen dute. Oso garrantzitsua da aitorpena eskaintzea zerbait lortzen dutenean. Lortzen ez dutenean, jakinarazi behar zaie ahalegina positiboa izaten dela, eta saiatu egin behar da beste modura batera eginez lortzeko alternatibak bila ditzaten laguntzen.

 

 

Anaka Haur Eskolan, AMEI "Ingurumena zaintzen dugu...Garapen Jasangarriaren alde” lehiaketan parte hartzen ari gara.

Lehiaketaren helburua da umeak motibatzea garapen jasagarriarekiko jarrera positiboa izan dezaten eta ingurumena zaintzeko interesatu daitezen.

Aste hauetan zenbait jarduera egin ditugu, eta haietan, 2-3 urteko gelako ikasleek, irakaslearekin batera, naturaren hormirudi bat egiten aritu dira, eta horretarako, beren eskuak erabili dituzte hainbat kontzeptu margotzeko. Aldizkarien ebakinak ere erabili dituzte, hormirudia betetzeko, eta argazki batzuekin collage bat ere egin dute; horietan, umeak naturarekin zerikusia duten jarduerak egiten agertzen dira. Naturarekin eta udaberriarekin lotura duten ipuinak ere erabili dituzte, eta haurtzaindegiko hiri-baratzera ere irten gara landareak ureztatzera.

Larunbatean, Liburuaren Nazioarteo Egunari omenaldia eginez, aholku batzuk eman nahi dizkizuet, umeak irakurtzeko zaletasunean has daitezen.

 

Egia da Haur Eskolako umeek oraindik ez dakitela irakurtzen, baina, hala ere, oso garrantzitsua da liburuekin ohitu daitezen gidatzea eta laguntzea, une bat iritsiko baita, urte batzuen ondoren, liburuetara beldurrik gabe joko dutena, eta gozamena emango diela jakinez.

Irakurketak umeengan duen garrantziaren oinarria da ezagutza eskuratzen laguntzeko aukera handiak ematen dituela; horregatik, ezinbestekoa da, hezkuntza-zentroen laguntza ez ezik, gurasoek ere lagundu dezaten, horrela txispa hori, ilusio hori eta irakurtzeko behar hori piz dadin.

Martxo- Apirileko escuelainfantil.net eko alea jada irakurri dezakezue.

Klikatu argazkian aldizkaria deskargatzeko

 

Post  honetan, ohar batzuk utzi dizkizuegu martxoaren 15ean, 17:15ean egingo dugun hurrengo guraso-eskolarako.

 

Emozioen tailerra: Autoestimua

     Autoestimua gure semeak edo alabak duen balio pertsonalaren sentimendua da, bere buruari jartzen dion "kalifikazio-nota". Ume baten autoestimua eraikitzeko, funtsezkoak dira bizitzako lehenengo urteak, familiarekin duen harremana, gizarte-harremanak, eguneroko erronkak gainditzeko gaitasuna...